Kultura Leitza

ZORRETAN

Azpititulua

SINOPSIA


EMAKUMEA eta GIZONA bikote dira aspalditik. Gaur EMAKUMEA aztoratuta iritsi da
etxera. Amarekin telefonoz hitz egin du eta beraiekin bizitzera datorrela ulertu dio.
Uste du hori dela bere egonezinaren arrazoi eta etxera iristean, GIZONARI kontuak
eskatzen hasiko zaio. Hau ere ez dago bere onenean, ordea. Egun handietarako
erabiltzen duen gorbata berdea aurkitzen saiatzen ari da eta urduri dago. Are
urduriago EMAKUMEAK berea den pijama soinean duela jantzita ikustean. Joan egin
behar du, baina ezerk ez dirudi lekuan. Etxea aldrebestuta izateaz gain, badirudi
bizitza dela aldrebestu zaiena. Emakumea normaltasunera itzultzeko borrokan ari
da, baina lur azpian hondoratzen ari dela sentitzen du eta eusteko moduan daukan
esku bakarra amarena omen. Emakumeak, ez du nahi eta uko egiten dio hori horrela
izateari. Nahiago lur azpian bizi azal lodiko sator bihurtuta amarekin baino.
Kontakizunean zehar egoera komikoak, absurduak edo surrealistak txandatuz ibiliko
dira, pertsonaien iraganaren, orainaren edo etorkizunaren artean biziko den narrazio
hautsia eraikiz. EMAKUMEAK bere mamuen aurka borrokatu beharko du, amarekin
izandako harremana gogora ekarriz eta haurtzaroko beldurrak eta iraganeko minak
agerian utzita.
Bien bitartean, AMAren presentziak ukitu absurdo eta baita magikoa ere erantsiko
dio amatasuna, zaintza eta maitasunari buruz hitz egiten duen tragikomedia absurdo
honi.

FITXATEGIA


Zuzendaritza: Agurtzane Intxaurraga

Antzezleak: Miren Gaztañaga, Javier Barandiaran eta Iñake Irastortza.

local_activity
EROSI ZURE TIKETAK HEMEN

INFORMAZIOA


Data: Abenduak 15
Ordua: 19:00
Lekua: Herri Aretoa
Hizkuntza: Euskara

PREZIOA


Aurrezko prezioa: 7,00€

Lehiatila prezioa: 8,00€

Leihatilan 30 minutu lehenago.

credit_card
NOLA EROSI?