TOGETHER TO GET THERE
Akira Yoshida eta Lali Ayguadé
SINOPSIA
Bi artista hauek ‘Gizaki’ en izandako lankidetza arrakastatsuaren ondorioz sortutako dantza pieza. Bien arteko topaketa bat, besarkada bat, bestea sentitzea, hitzik gabeko komunikazioa, denbora biren artean sortutako mundu batean murgilduta sentitzea. Elkarri laguntzea. Denbora hori zabaldu eta gelditu egiten da, inoiz amaituko ez balitz bezala. Eraldaketa bat, aldaketa bat. Erortzen hasi diren zatiak; eusten hasi diren beste batzuk. Une hori ahaztu egiten da eta desberdintasunak, kontrako poloak, hauskortasuna eta indarra azaleratzen dira. Erortzen utzi. Kontrol-nahia. Oreka, ezegonkortasuna. Benetako giza izaera.
FITXATEGIA
Dantzariak: Akira Yoshida eta Lali Ayguadé