Kultura Leitza

AZTIA

Musika, butoh dantza eta antzerki irakurketa

SINOPSIA


Aztiak zoriontasunaren inguruko mintegi bat antolatu du. “Zoriontasuna hasiera bat besterik ez da” leloarekin. Bertan “autolaguntzaz” mintzatuko da, zirikatzaile, baina ezkutuan “auzolaguntza” izango du xede. Jendartean deslilura eta desesperantza nagusitzen ari direla dirudien garaiotan des-deslilura aldarrikatuko du Aztiak, hasiera oro zerbaiten amaiera izan daitekeen itxaropenarekin.

Don Inorrez eta Metrokoadroka taldeek AZTIA proiektua sortu dute. Proiektuaren lehen emaitza izen bereko diskoa izan da, bigarrena zuzeneko emanaldia. Oholtza gainean umorea eta doinu kutsakorrak izango dira nagusi, musika, antzerki bakarrizketa eta butoh dantza uztartuta.

FITXATEGIA


Musika: Don Inorrez.

Musikariak: Imanol Ubeda, Fernando Neira eta Karlos Arancegui.

Hitzak eta dramaturgia: Oier Guillan.

Aktore-dantzaria: Ainhoa Alberdi.

Zuzendaria: Idoia Beratarbide.

local_activity
EROSI ZURE TIKETAK HEMEN

INFORMAZIOA


Data: Azaroak 9
Ordua: 19:00
Lekua: Herri Aretoa
Beste publikoa: Heldua
Hizkuntza: Euskara

PREZIOA


Aurrezko prezioa: 7,00€

Lehiatila prezioa: 8,00€

Leihatilan 30 minutu lehenago.

credit_card
NOLA EROSI?