ADABAKI
KALE ANTZERKIA
SINOPSIA
Atal, txaplata, petatxu, puska
Bi pailazo, leku bat eta mila aukera.
Erori eta jaiki, korrika egin, haserretu, bakeak egin, maitatu eta gorrotatu, puskatu, osatu, berriz puskatu eta elkarrekin berreraiki.
Dena konpon daitekeelako eta jolasak ez duelako mugarik.
Ada eta Baki pailazoek ez diote haserretzeari beldurrik, beti aurkitzen dutelako elkarrengana itzultzeko bidea.
Adabaki emozioz eta jolasez beteriko, ikuskizun optimista da.
FITXATEGIA
Konpainia: BapateanZirko
Antzezleak: Odei Arregi eta Israel Cuadrado
Zuzendaritza eta sormena: Maite Guevara eta BapateanZirko
Musika: Mariano Hurtado

