INURRI ITSUAK
Euskal Herria (2026)
SINOPSIA
Bizkaia, 1935. Denborale gogor baten ondorioz, barruan ikatz tonak dituen itsasontzi ingeles bat hondartzen da. Gauean zehar, Algortako herritarrak kostaldean pilatzen dira urre beltza bereganatzeko. Sabas Jaureguik zorte-kolpe bat dela uste du; Josefak, bere emazteak, zantzu txar bat. Emaztearen erreguei jaramonik egin gabe, Sabasek ekaitz bortitzera eramaten ditu seme-alabak. Familiak pentsaezina dena egingo du negutik salba ditzakeen ikatza babesteko… edo betiko kondenatzeko.
FITXATEGIA
Zuzendaria: Igor Legarreta.
Antzezleak: Urko Olazabal, Itziar Ituño, Josean Bengoetxea, Miren Gaztañaga, Unax Hayden, Patxi Bisquert, Carlos Santos, Dani Cabrera, Kimetz Etxabe, Markel Martínez, Anuk Puértolas, Elena Uriz

