HEGAN EGITEKO GOGOA DA
Azpititulua
SINOPSIA
Itxi begiak. Noiz hasi zinen ahotsak entzuten? Nondik dator sentitzen duzun min hori? Zenbat denbora daramazu pertsona normal bat izan nahian? Noiz amaituko da borroka hau? Eta zergatik hasi zen? Itxi begiak. Jarri eskua nire sorbaldan. Goazen elkarrekin. Errazagoa izango da horrela.
Zentzumen guztiekin biziko duzun lan berezi honek bizitza anitzak eta askotarikoak aldarrikatu nahi ditu, denontzako bizitza bizigarri bat helburu.
OHARRA:
Emanaldiak 40ko taldeetan izango dira gehienez. 30 sarrera online hartzeko aukera egongo da eta 10 sarrera leihatilan zuzenean eskuratzeko gordeko dira. Momentuz bi paserako sarrerak eskuratu daitezke, taldeak osatuko balira, 3. emanaldi bat irekiko dugu arratsaldeko 18:00etan.
Emanaldiak 45 minutuko iraupena dauka.
Beti bezala, ateak 15 minutu lehenago irekiko ditugu.
FITXATEGIA
Piszifaktoria Ideien Laborategia
Zuzendaritza: Mikel Ayllon
Antzezlea: Irati Agirreazkuenaga,

