Kultura Leitza

ZINERAKO BONOA 17.00

Ume, gazte eta publiko guztientzat

Erosi zinemako bonua eta Nafarroako Filmotekako saioetan izan izeik,  17:00etako edo 19:30etako saioetan erabili ahal izango duzun kode bat (kupoia) jasoko duzu.

Bonua online erosten baduzu,  24-48 orduko epean,  mezu elektroniko bat jasoko duzu, zure kupoia zein den azalduz.
Zure kupoiarekin leihatilara hurbildu ezkero  (asteazkenetan 12: 00etatik 14: 00etara), bonu txartela eskatu dezakezu.


  • 9 film ikusteko aukera izango duzu 31,50 € ordainduta.
  • Joan www.kulturaleitza.eus webgunera Herri Aretoan sartu eta zure bonoari dagokion ordutegiko filma/k eta sarrera/k aukeratu.
  • Erreserba amaitzeko, sartu zure bonuaren kodea. 
  • Sarrerak posta elektroniko bidez jasoko dituzu. 
  • Sarrerak online trukatuko dira edo asteazkenetan  12etatik 14etara, leihatilan (bonuen salmenta epea irauten duen bitartean).

 Zine bonuaren baldintzak: 

  • Zine bonua 2023ko Iralilaren 20tik 2024eko ilbeltzaren 6ra bitarte egongo da salgai.
  • Zine bonua izenduna da, baina beste pertsona batzuekin partekatu daiteke. 
  • Bonua kontsumitzeko epea 2023ko urriaren 1etik 2024ko maiatzaren 19ra artekoa da (biak barne).
  • Erabiltzaile bakoitzak nahi adina bonu eros ditzake. 
  • Erabiltzaile bakoitzak bere bonuarekin gehienez 9 sarrera trukatu ahal izango ditu, hau da, bonuaren gehienezko kupoa.
  • Bonua online erosiz gero, erosleak Kultur saileko bulegotik pasa daiteke txartela jasotzera  edo kultura@leitza.eus korreoan eskatu. 
  • Bonuaren deskontuari ezin zaio beste inolako deskonturik gehitu.
  • Ez da onartuko ordaindutako zenbatekoaren itzulketarik, ez osorik eta ez partzialik.
  • Behin eskatutako sarrerak aterata, ez da onartuko ez aldaketarik eta ez itzulketarik ere. 

Online salmenta itxita