Tempus Fugit
Ze Onda Antzerkia
SINOPSIA
Espazio itxi batean, burmuin bat, eta bertan pentsamendu bat irten ezinik. Pentsamendu honen bitartez denbora eta espazioaren arteko bidai batean murgilduko gera, iraganera baino baita ere etorkizunera. Horretarako pentsamendu honek memoriaz baliatuko da, indibiduala zein kolektiboa, denboraren inguruko galderak airera botatzeko, existentziaren inguruko gogoetak egiteko, gehienetan erantzun argirik jaso gabe. Ametsgaiztoak, oroitzapen sensorialak, obsesioak eta ametsak dira pentsamendu honen alderdi batzuk.
Eta guzti honen hari nagusia Bruselaseko aeroportua izango da. Eta hegazkin bat, hegaldi bat. Aeroportu bat “ez-leku” bat bezela. Denbora eta espazioa zintzilik gelditzen diren leku bat bezela. Leku horretan hasten da dena eta leku horretan amaitzen da dena, denboraren kontzeptu lineala apurtuz….Goikoa bezalakoa da behekoa, eta hasiera eta bukaera prisma desberdinetako puntu berdinak dira.
FITXATEGIA
IDEIA ETA KONTZEPTUA: JON ANDER ALONSO
ZUZENDARITZA: ESPE LOPEZ
AKTOREA: JON ANDER ALONSO
BIDEO SORKUNTZA: CESARE MAGLIONI & HOTARU VISUAL GUERRILLA
ARGI DISEINUA: MIRIAM UBANET
UNIBERTSO SONOROA: PAULA OLAZ
JANTZIGINTZA: ANE URTIZBEREA
ESKENOGRAFIA: BENJA REFORMAS & ALVARO LEDESMA
EKOIZPENA: ZE ONDA ANTZERKIA