Kultura Leitza

MIÑAN

Azpititulua

SINOPSIA


Ibrahima kamioi batean zebilen aprendiz Ginean, egun batean amak deitu zuen arte: anaia txikia falta zen etxean. Eta haren bila abiatu zen. Basamortua gurutzatu; pasatzaile, polizia, bahitzaileekin topo egin; egarria, gosea, mina ezagutu. Afrikatik Europarako bidea. Mediterraneoa zeharkatzen dutenak deshumanizatzea ezinbestekoa da haien heriotzen, kanporatzeen, ilegalizatutako bizitzen gaineko ezaxola zabaltzeko. Baina bizitza horietako bakoitza bakarra da eta, beraz, unibertsala. Eta kontatzeak hori azpimarratzen du.

 Ibrahima Balderen bizitzaren kronika da antzezlan hau, hark ahoz kontatua, Amets Arzallusek idatziz jasoa, eta Artedramak antzerkira egokitua.

FITXATEGIA


Egilaeak: Ibrahima Balde eta Amets Arzallus

Zuzendaritza artistikoa: Ander Lipus

Zuzendaritza laguntzailea: Philippe Ducou

Taula zuzendaritza: Manex Fuchs.

Antzezleak: Ander Lipus, Sambou Diaby, Eihara Fernández de Larrea, Mikel Kaye

local_activity
EROSI ZURE TIKETAK HEMEN

INFORMAZIOA


Data: Azaroak 10
Ordua: 19:00
Lekua: Herri Aretoa
Hizkuntza: Euskara

PREZIOA


Aurrezko prezioa: 7,00€

Lehiatila prezioa: 8,00€

Leihatilan 30 minutu lehenago.

credit_card
NOLA EROSI?

Online salmenta itxita