Kultura Leitza

Bidasoa

Euskal Herria(2023)

SINOPSIA


2018ko udan Frantziak ezarri zituen Pirinio-Atlantikoko Bidasoako muga naturalaren pasagune batzuen kontrola eta itxierak, Europako gainontzeko herrialdeetara igarotzeko etorkinen sarrera eragozteko, 10 hildako eragin zituen urtebetean. Zazpi pertsona hil dira 2021eko apiriletik Irun eta Hendaia arteko Bidasoa ibaiko uretan itota, eta beste hiruk bizia galdu zuten 2021eko urrian, Ziburun tren batek harrapatuta. Dokumental honek, ibaiaren bi aldeetako hainbat ekintzaileri ahotsa eta aurpegia emateaz gain, Harrera Sarea eta Bidasoa elkarteetako ordezkariak, bizia galdu dutenak ere gogoan izango ditu; izena, adina, bidaia eta ametsak, hildako kopuru hotzen atzean dagoen istorioa eta pertsonak ezagutuz, modu honetan tragedia gizatiartuz.

FITXATEGIA


Zuzendaria: Fermin Muguruza.

Gidoia: Fermin Muguruza.

local_activity
EROSI ZURE TIKETAK HEMEN

INFORMAZIOA


Data: Ilbeltzak 20 eta 21
Ordua: 17:00
Iraupena: 70′
Generoa: Dokumentala / Migrazioa
Hizkuntza: Euskera

PREZIOA


Aurrezko prezioa: 4,00€

Lehiatila prezioa: 5,00€

Leihatilan 30 minutu lehenago.

credit_card
NOLA EROSI?