Dounia eta Alepoko printzesa
Kanada (2022)
SINOPSIA
Esku ahurrean hazi batzuk hartuta, 6 urteko Douniak Alepo hiritik alde egingo du. Alepoko printzesaren laguntzaz mundu berri batera abiatuko da, erronkaz beteta egongo dena.
Animazio atmosferiko eta onirikoa, soinu-banda oso iradokitzailea duena eta Marya Zarif artista eta idazlearen ipuin batean oinarrituta. Siriako familia baten ihes eta erbesteratzearen esperientziara hurbiltzen gaitu filmak, neskato baten begiradatik. Bere beldurra eta ulertezintasuna sentituko ditugu, baina baita bere itxaropena ere.
FITXATEGIA
Zuzendaria: André Kady eta Marya Zaref.