EUKALYPTUS
Azpititulua
SINOPSIA
Antzezlan hau lan harreman historiko baten istorioa da. Lurjabea eta langilea. Inbaditzailea eta exotikoa. Handinahikeria eta zuhurtzia. Hiria eta herria. Industria eta paisaia. Botera eta beharra. Pertsona eta arbola. Paternalismoz jositako harreman absurdo bat. Elkar ulertzen saiatzen dira, elkarrekin lan egiten dute, elkarrekin sortzen dute historia baina elkarri mina ematen diote. Harreman historiko toxiko bat. Batek efizientzia nahi du, emankortasuna, etekina,… inkonformista da. Besteak sinpleki, iraun, bizi. Kritikotasuna, satira eta humorea jorratzen dituen lan honek, monolaborantzak uzten dituen tarte simetrikoetan sartu nahi du. Dibertsoa ez den paisaia homogeneo horren gatazka anitzak eztabaidatzeko asmoz. Beste behin ere landa eremuko gaiak erdigunean jarriz.
FITXATEGIA
Ideia originala: Jon Ander Urresti
Testuak: Nerea Ibarzabal, Jon Ander Urresti, Matxalen de Pedro eta Beñat Urrutia
Zuzendaritza eta dramaturgia: Matxalen de Pedro eta Jon Ander Urresti
Interpreteak: Jon Ander Urresti eta Beñat Urrutia