ITZULERA
Dejabu Kompainia
SINOPSIA
Dejabu konpainiaren proiektu eszeniko berria umorez, poesiaz eta akzioz betetako
antzezlana da. Auto-fikziozko obra honetan konpainiako kideak euren sormenaren eta
identitatearen zentzua zalantzan jarriko dute. Konpainiak 2024an Mexikora egindako bidaia
kontatzen du eta nola bertan jazotako ustekabeko gertakari batek, euren abenturaren
norabidea aldatu zuen.
Zuzeneko road movie baten egitura du obrak eta etengabe jokatzen du errealitatearen eta
fikzioaren artean. Eszenako aktoreez gain, zinemagile batek zuzenean irudiak sortu eta
proiektatuko ikusleentzako emanaldi bakoitza esperientzia errepikaezin bihurtuz. Ipuin bat,
non irudikatutakoaren eta bizitakoaren arteko mugak lausotzen diren, eta publikoa bidaia
horren eta bere emaitzaren parte izatera gonbidatzen den.
FITXATEGIA
Zuzendaritza eta ideia: Dejabu konpainia
Antzezleak: Ainara Gurrutxaga, Miren Alcaláz Urko Redondo eta David Aguilar
Bidelaguntza artistikoa: Iara Solano
Idazketa: Dejabu konpainia, Mariana de la Mataren bidelaguntzarekin
Zuzeneko bideo sorkuntza: David Aguilar
Musika: Ander Fernandez