GO!AZEN – LEHEN KAPITULAREN AURRESTREINALDIA (11. DENBORALDIA)
SINOPSIA
Uda hurbiltzearekin batera, “Go!azen“eko lantaldea jarri da abian 11. denboraldia prestatzeko. Basakabiko udalekuetako kontakizunez betetako atal sorta berri honetan iazko pertsonaia batzuekin egingo dugu topo: hala nola Garazi (Nerea Elizalde), Gontzal (Kimetz Etxabe), Saioa (Mikele Arizkorreta), Luken (Ander Lacalle), Aner (Xabier Elizalde), Bosko (Ander Ayerza) eta Maitane (Nerea Arriola). Baina beste batzuk berriak izango dira: Izar (Irati Marin), Joritz (Julen Taboada), Alaia (Adriana Sanchez), Manex (Ander Murillo), Oihane (Garazi Urkola) eta Leire (Sara Cozar).
Denboraldi honetan denetik izango dugu ikusgai: abenturak, maitasuna, adiskidetasuna, ezin ikusiak, umorea… Eta jakina, guztia euskal musikaz zipriztinduta. Aurten, Maitane izango da Basakabiko zuzendaria. Ilusioz jasoko ditu ikasle berriak, baina ikasleen artean berehala sortuko dira gatazkak eta ez du uda erraza izango.