Aretoari buruz
Leitza herri bizi-bizia da eta sorkuntza mota ezberdinei bide emateko erabilera anitzeko areto bat egitea izan da helburua. Hori horrela izan dadin, gakoetako bat grada mugikorretan dago. Modu mekaniko eta erraz batean eserlekuak atera eta sartu ahalko direnez, espazio berean erabilera ezberdinetara egokitu ahalko den areto zabal bat izanen du herriak.
Hautapen publikoan aukeratutako izenak dioen moduan, aretoa herriarena eta herriarentzako dela nabarmendu nahi da. Horrenbestez, eraikin honen izaera publikoa dela eta, herriko eragile eta herritar guztien erabilerarako eskuragarri egotea nahi da, laster onartuko den erabilera ordenantzaren bidez araututa.
Leitzako Herri Aretoak, sortzaileentzako eskuragarri egonen den espazio publikoa izateaz gain, eskaintza propioa ere izango du.
Espazioaren erabilera
Erabiltzeko eskaerak eta epeak
Herri aretoko erabilera eta kudeaketa egokirako, hainbat arau jarraitu beharko dira.
- Udaleko egoitza elektronikoaren bitartez, Herri Aretoa erabiltzeko eskaera elektronikoa bete. Antolatu nahi den ekitaldia deskribatu eta beharrak zehaztu.
Behar teknikoak
- Antolatu nahi den ekitaldirako salako teknikariaren beharra badago, 30 eguneko epearekin egin beharko da eskaera.
- Antolatu nahi den ekitaldirako salako teknikariaren beharra ez badago, 10 eguneko epearekin egin beharko da eskaera.
Ekitaldi irekiak edo publikoak
- Ekitaldi ireki edo publiko bat antolatu nahi bada, hilabeteko egitarauaren parte izago da, beraz;
- Hilabeteko 3. astea baino lehen, hurrengo hilabetean programatu nahi den ekitaldiaren informazio guztia Kultur teknikariari bidali beharko zaio kultura@leitza.eus
- Izenburua
- Ordua
- Sarreren prezioa eta salmentarako lekuak.
- Antolatzailea/Kolaboratzailea.
Salako teknikariaren beharra ez badago, 10 eguneko epearekin egin beharko da eskaera.